AHTaren aurka Bilbon deitutako manifestazioan parte hartzera deia

Anboto 2007ko api. 18a, 19:53

Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak, Balzola eraikuntza enpresak (igerilekuko lanen ardura dauka) AHTaren “inposaketan” parte hartzea salatu du Durangon; eta, apirilaren 28an Bilbon izango den manifestazioan parte hartzera deitu du.

Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak, Balzola eraikuntza enpresak (igerilekuko lanen ardura dauka) AHTaren “inposaketan” parte hartzea salatu du Durangon; eta, apirilaren 28an Bilbon izango den manifestazioan parte hartzera deitu du.

Araba lanak hasi direla eta beste lau tramu adjudikatu dituela gogoratu dute: Durangaldean bi: Elorrio-Arrasate eta Durango-Abadiño. “Azken zati horretan Balzola, Moyua eta Azvi eraikuntza enpresek osaturiko taldeak dauka AHT egiteko enkargua”. Abadiño, Durango, Izurtza eta Iurretan egingo dira azken lanok, 3,52 kilometroko tartean eta 50 milioi euroren truke, argitu dutenez.

Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak horrexegatik gogor salatu ditu, “Balzola bezala, AHTaren eraikuntzarekin eta naturaren txikizioarekin aberastu gura duten enpresak”. Gaineratu dutenez, “Amalurrak ezin du eraso gehiagorik jasan eta horren aurrean AHTari eta beste proiektu txikitzaileei ez esaten diegu”.

Autobusa

Apirilaren 28an Bilbon deitu dute manifestazioa AHTaren aurka, 17:30ean. Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanekoek azaldu dutenez autobusak irtengo du 16:00etan Elorrion, eta Atxondo eta Abadiñotik igaroko da. Durangotik trenez joango dira eta azaldu dutenez 15:30ean geratu dira geralekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!