Etxebizitza publikoa lortzeko epeak “arindu” gura dituzte

Anboto 2007ko api. 18a, 19:36

Etxebizitza publikoa —babesekoa, soziala, tasatua…— bultzatzeko “formula desberdinak” aztertzeko giza-baliabide gehiagorekin hornitu gura da Durango Eraikitzen elkarte publikoa. Etxeok eskuratzeko bete beharreko epeak “arintzea” da helburua; izan ere, Juan Jose Ziarrusta alkateak aitortu moduan, gaur egun, epe nahiko luzea itxaron behar da etxea eskuratu orduko. Guk bultzada emanda epeak arindu daitezke”. Urte bian hori bideratuta izatea espero da.

Hiru urte dira Durango Eraikitzen sortu zela. Udaletik zein Jaurlaritzatik Hirigune Historikoan zaharberritze lanetarako laguntzak bideratzen ditu horrek (Durango Koloretan egitasmoarekin lotutakoak ete bai), irisgarritasunarekin lotuta Udalak emandakoak ez eze. Bestalde,babesekoa lortzeko eta dauden promozio publikoen gaineko informazioa bideratzen du, Bizigunerekin (etxe hutsak mugitzeko ekimena) lotutakoa ez eze.

Alokairurako gazteentzako laguntzak (18-35 urte) ere kudeatzen ditu horrek; 2007rako, Udalak 60.000 euro gorde ditu eta kaleratu berri da hori arautzeko dekretua. Ekainaren 12ra arte egin daiteke eskaera Pinondo Etxean elkarte publikoak daukan bulegoan (10:00-14:00). Gehienez, 12 hilean, 200 euro lortu daitezke, alokairuan edo hiru hileren barruan gorrela izango direnei zuzendutako laguntzon bidez.

Iaz kaleratu zen lehenengoz laguntzok bideratzen dituen dekretua; horretarako 18.000 euro gorde ziren.

Orduan 7 eskaera batu ziren eta bi onartu zituen, irizpideak betetzen zituelako. Epez kanpo beste 24 eskaera egon ziren. “Oraingoan informazio zabala bideratu gura dugu eta herritar guztiengana heltzea gura dugu. Iaz, igual ez genuen hori lortu”, azaldu du Gazteria eta Kirolak batzordeburu Ander Gorrotxategik.

Bestalde, udal arduradunek nabarmendu dutenez, aurten, ekainaren 12ra bitartean jasotako eskaerak ebatzi ondoren, dirurik geldituz gero oraindik ere, bigarrenez kaleratuko dute dekretua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!