Ezker Abertzaleak instituzioetan egon behar duela dio

Anboto 2007ko api. 18a, 19:11

Ezker Abertzaleak instituzio eta udaletan egon behar duela uste du; “disfraz gabe, den moduan eta ezinbesteko mintzakide lez prozesuak aurrera egiteko”.

Ezker Abertzaleak instituzio eta udaletan egon behar duela uste du; “disfraz gabe, den moduan eta ezinbesteko mintzakide lez prozesuak aurrera egiteko”.

Mugara Bilgunea Alderdien Legeak sortutako "egoera antidemokratiko" bateri aurre egiteko jaio zen. Hala ere, orain, "borondatea egonez gero" Euskal Herriko “gatazka politikoa” gainditu daitekeen egoera bizi dela diote, “herri honen eskubideak errespetatuak izatekoa”, eta bidea “elkarrizketan eta akordioetan” oinarritzen dela. Hori dela-eta "erreleboa" emoteko unea dela uste dau Mugarrak. Ezker Abertzalea hauteskundeetan izango dela esan diote eta “prozesu eta hauteskunde demokratikoen alde” sinatzera deitu dute.

Bestalde, aitatu, apirilaren 20an manifestazioa deitu dutela prozesuaren eta hauteskunde demokratikoen alde. Andra Marin irtengo du 20:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!