Bizkaiko EHNEk VI. Kongresua egingo du, Durangon, etzi

Anboto 2007ko api. 18a, 19:15

Baserri bultzatuz lelopean VI. Kongresua egingo du, apirilaren 22an, Bizkaiko EHNEk, Durangon. Landakogunean elkartuko dira, 09:00etan hasi eta 14:00ak artean. Halaxe jakin eragin dute nekazaritza sindikatuko ordezkariek. Ondoren, bazkaria izango dute Plateruena kafe antzokian.

Bizkaiko EHNEk datozen urteotarako lan ildoak zehaztuko ditu, kongresuan. Horien artean, gazteen instalazioa. Diotenez, “nekazaritzak dituen arazoak asko badira ere, aukera asko dituen sektorea da hau”. Hala ere, herrialdeko nekazaritza sektorea garatzeko “bestelako nekazaritza politika batetik” abiatu behar dela uste du EHNEk. Hori lortzeko proposamenak batu dituzte kongresuari begira, “baserria bultzatu asmoz”.

Aurreko kongresuan gazteak eta nekazari berriak baserriratu beharra zegoela nabarmendu zuen sindikatuak. Horren haritik, azken hiru urtean Bizkaiko nekazaritza sektorean lanean hasi diren hiru gazteren esperientzia kaleratu gura izan dute kongresuaren aurkezpenean, “nekazaritza sektorean beharra egin gura duen jenda badagoenaren erakusle”, diotenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!