Andaluziako etxolek barikuan isiotuko dituzte argiak

Anboto 2007ko api. 17a, 14:24

Andaluziako etxolek hartuko dute barikuan hasi eta domekara arte Landakogunea. Izan ere, Andaluziako zentroak eratutako Apirileko Feriako argiak, apirilaren 20an, 20:30ean isiotuko dituzte; eta orduantxe egingo die baita harrera agintariei ere. Jarraian, Cale Baríko txikien taldeak eskainiko du saioa.

Hala ere, ekitaldi gehienak zapatu eta domekan batuko dira. Agintariei eginiko harrerarekin hasiko dira ekitaldiak egun biotan, 12:00etan. Apirileko Feriak berezko giroa jarriko du gero. Sur koru rozieroak eskainiko du saioa, apirilaren 21ean, 12.30ean eta, gero, tapeorako aukera izango dute bertaratutakoek. Hitzordua, 13:00ean jarri dute. Herri bazkaria hasiko da 14:30ean eta, bazkalostean, 17:00etan, talde gonbidatuek eskainiko dute ikuskizuna. Sevillana bikote onenaren lehiaketa hasiko da 19:00etan eta, ordu erdi geroxeago berriz, flamenka traje onenaren lehiaketa ere bai.

Iluntze aldera Durangoko Andaluziako Zentroko Cale Barí taldeak eskainiko du ikuskizuna; 20:30ean, hain zuzen ere. Eguna amaitzeko, berriz, Tucan orkestrak girotutako dantzaldia izango da.

Agintariei egindako harrera eta Sur koru rozieroaren saioak hasiko dute domeka ere. Tapeorako hitzorduak ere ez du hutsik egingo; ezta talde gonbidatuen ikuskizunak ere ez. Musika eta animazioak girotutako eguna izango da hori, 20:00etan, aurtengo Apirileko Feria itxi artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!