'Oporrak bake giroan' kanpaina abiatu dute

Anboto 2007ko api. 16a, 15:51

Oporrak bake giroan kanpaina jarri du martxan, aurten ere, Herria auzo elkarteak Udalaren laguntzarekin, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako umeak etxeetan hartzeko.

Oporrak bake giroan kanpaina jarri du martxan, aurten ere, Herria auzo elkarteak Udalaren laguntzarekin, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako umeak etxeetan hartzeko.

Ondo elikatu daitezen, 50-60 gradu arteko tenperaturarik jasan ez dezaten eta osasun azterketa egin dezaten ekartzen dituzte 6 urtetik 12 urtera bitarteko neskato-mutikoak, uda sasoian. Baita “hemen euren herrialdean dituzten gabeziez gozatzeko aukera” izatea ere. Uztailaren lehenengo astetik irailaren lehenengora luzatuko da, oraingoan ere, euren egonaldia.

Mantenua izan ezik, umeok hartzeak ez du kostu ekonomikorik familia edo pertsonarentzako eta lehentasuna izango dute Durangon erroldatutakoek. Umea bertora heldu eta segituan osasun azterketa egitea derrigorrezko da. Era berean, umea aseguru poliza baten babesean izango da, Herria auzo elkartekoek azaldu duten moduan.

Maiatzaren 6a aurretik eman behar da izena neskato-mutikoren bat etxean hartu gura izanez gero. Horretarako Durangoko udaletxeko behe solairuan edota Herria elkarteak daukan tabernan — Askatasun Etorbidea 28— hartu daitezken eskaera orriak bete daitezke. Informazio gehiago lortu gura duenak honako telefonora deitu lezake: 655 711 100.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!