Udal eta foru hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko sinadurak batzen hasi da ezker abertzalea. Horren haritik, LABek elkarretaratzea egin du. 
Gaur, batu dira sindikatuko hainbat ordezkari, 11:30etik 12:00etara, Durangoko udaletxe aurrean, herritarrak sinatzera joan daitezen deituz. Erroldaren araberako sinadurak behar dira herri bakoitzean.