2006a laguntza “murrizketek” lausotu eutsien Arbasori

Anboto 2007ko api. 10a, 11:12

Bizkaiko Aldundiko Ekonomi Sustapeneko eta Eraberriketako Sailaren laguntzen “murrizketek” lausotu zuten orokorrean “ona” izan zen Arbaso elkartearen 2006ko kudeaketa ekonomikoa. Durangon, hil honen hasieran Landakogunean egindako Arbasoren XII. Asanblada Nazionalean, aho batez onartu zuten iazko gestioa; ekonomikoki, 5.452, 06 euroko defizita ekarri du horrek. Aldundiaren jarrerari “inmobilista” deritze artisauek eta, diotenez, “jarraitzea baino ez zaigu geratzen, egiten ditugun ekarpenekin aurrera egitea”.

arbaso.jpgEuskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkartearen Asanblada Nazionalean 30 lagun inguruk parte hartu zuten. Bertan, Zuzendaritza Batzordean aldaketak ere onartu zituen Arbasok, “Euskal Herrian hurrengo hiru urteetan datozen artisautzaren erronka berriei aurre egiteko”. Izan diren aldaketekin, ordezkagai ziren postuetan gizon eta emakumeen arteko “parekotasun garbienarekin” geratu da Arbaso; batzordean, %50 dira emakumeak. Idazkaritza eta Araba eta Gipuzkoako lehendakari-orde karguak ordezkatu dituzte (emakumeek hartu dituzte kargu berriak).

Hala ere, Arbasoko lehendakari Bernart Vidalek argitu duenez, “gaiotan. elkartean berdintasun osoa izan da beti; kontua ez da inori ezer borondatez uztea. Bakoitzak, gura duenean hartu behar du edozein pertsonak eskura daukan lan eta erabaki espazioa, ezelako murrizketa gabe”.

DVD interaktiboa

2007ra begirako egitasmo berrien artean, Arbasok Bizkaiko Artisautzari buruzko DVD interaktiboa egin gura du. Azaldu dutenez, “3D-an airez hartutako benetako irudien bitartez, Bizkaian zehar bidaiatzeko aukera ez eze, elkarteko artisauen lantokiak hurreratuko dizkiogu publikoari”. Bizkaiko artisautza ezagutzeko “formula berria”. Bizkaian, 2007ari begira, Euskal Denda “sendotzeko” erronka ere badauka Arbasok, besteren artean. Dena dela, zera diote: “Gure helburua artisauen alboan egotea da, eta euren eskubideen alde egitea”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!