Alde Zaharrarekin lotuta argibideak eskatu dizkie DAZek alderdiei

Anboto 2007ko api. 11a, 09:58

Alde Zaharrarekin lotutako hainbat gairen gainean argibideak eskatu dizkie alderdi politikoei Durangoko Alde Zaharra elkarteak (DAZ). Garbiketa, karkaben egoera, ostalaritza-araudia, zaratak eta zoruaren egoerak arduratzen dituzte elkartekideak.

Alde Zaharrarekin lotutako hainbat gairen gainean argibideak eskatu dizkie alderdi politikoei Durangoko Alde Zaharra elkarteak (DAZ). Garbiketa, karkaben egoera, ostalaritza-araudia, zaratak eta zoruaren egoerak arduratzen dituzte elkartekideak.

Jakin badakie udal ordezkarien lan esparrua Alde Zaharreko auzokideak arduratzen dituena baino “zabalagoa” dela: “hala ere, bizi garen toki honek ezaugarri bereziak dituela kontuan hartuta, beharrezkoa deritzogu gaiok argitzea”.

Alde Zaharreko garbiketa “hobetzeko” zer neurri aurreikusi diren jakin gura du DAZek; baita karkabekin lotutakoa ere. “Asteburuetan batutako txakur-kakak eta txizak” arduratzen dituzte auzokideak.

Ostalaritzako araudia dela-eta, hori betearazteko hartuko diren neurrien gainean ere galdetu dute elkartekoek; “batez ere, ordutegiarekin eta zaratarekin lotuta”. Ildo horretan, “Alde Zaharraren egoera islatuko” duen zarata-maparik egiteko asmorik badagoen galdetu die ordezkari politikoei. Labankadarik gerta ez dadin eta “asteburuetako bandalismoari” aurre egiteko zer egingo den ere jakin gura dute. Erakusleiho, portal, landara… apurketekin arduratuta dagoz. Kalteoi aurre egiteko asegururik kontratatuko den argitu gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!