Eskultura berria jarri dute Kurutziagan

Anboto 2007ko api. 23a, 14:44

Harria, egurra eta burdina. Hiru materialok erabili ditu Mikel Lertxundi eskultoreak (Berriatua) Kurutziagan lekua hartu duen eskultura egiteko. Metro eta erdiko altuera dauka eta zabaleran 0,90 zentimetro; luzeran, berriz, metro bat. Kareharri marmoltsu grisak, elondo egurrak eta itsas burdinak, hain zuzen ere, osatzen dute eskultura.

durangokoeskultura.jpgHarria, egurra eta burdina. Hiru materialok eta eurak lantzeko eta agertzeko modua dira Lertxundiren eskulturgintzaren bereizgarri nagusiak, egileak berak azaldu duenez: “Eurak dira nire arte-hizkuntza eta espresabide-tresna bilatu beharrekoa bilatzeko, helarazi gura dudana helarazteko eta ibilbidean aurkitu dudana besteei erakusteko”. Gaineratu duenez, “materialok elkartzen hasi nintzanean orekarekin egin nuen topo. Ariketa horretan deskubritu nuen oreka dela bizitza guztien oinarria”.

Filosofia eta pentsamendu horri jarraituta sortutako da egindako kubo formako eskultura: “Material desberdinak , naturan berez bizi izateko hartzen dituzten formak mantenduz, gorputz bakarra osatzen dute. Eskultura horretan matematika-akatsa dagoela esan daiteke: 1 1 1 ez da hiru hemen. 1 1 1 = 1 da. Hiru elementuek unitate bakarra osatzen dute”. Horrekin adierazi gura izan du “ezer ez dela bera bakarrik zerbait baino ez, baina osagarri egokiekin lagunduta dena izatera iritsi daitekeela”. Elkarketaren mezua gehiago indartzeko eta nabarmentzeko forma minimoak erabili ditu, adornu gabeak, berak azaldu moduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!