Globalizazioaren aurrean, aukera berriak hizpide hartuta

Anboto 2007ko mar. 21a, 20:52

Antolakuntza ereduak: merkatuen globalizazioaren aurrean alternatibak, izenburu horrexekin eratu dituzte jardunaldiak, astelehenerako, Azterlan Teknologia zentroan.

Antolakuntza ereduak: merkatuen globalizazioaren aurrean alternatibak, izenburu horrexekin eratu dituzte jardunaldiak, astelehenerako, Azterlan Teknologia zentroan. Durangaldeko Enpresa Elkarteak eratu ditu Durangaldeko Behargintzarekin elkarlanean, eta enpresei antolakuntza eredu, tresna eta metodologia berriak aditzera ematea dute helburu, “horrela, etorkizuneko zalantzei berme osoz aurre egin diezaioten”. Halaxe eman dute jakitera Durangaldeko Behargintzakoek.

Martxoaren 26an izango diren jardunaldiok Durangaldeko Behargintzako Zuzendariak, Augusto Uriartek, zabalduko ditu. Jarraian emango dio horrek berba politika ekonomikoan aditua den Ignacio Marco-Gardoquiri aurkezpena egin dezan.

Ondoren, ELA sindikatuko Eskualdeko Idazkari Nere Urrestarazuk jardungo du. Lan-harremanak eta alternatibak: aberastasunaren banaketa eta Gizarte Eredua, izenburu horrexeri helduta parte hartuko du berak jardunaldiotan. Bere aldetik, Anton Gorriñok, Brusseko Zuzendari-kudeatzailea eta Industri-ingeniaritzan doktorea denak, Gune industrialaren eraldatzea: baldintza beharrezko eta ezinbestekoa, hartuko du hizpide. Atsedenaldia hartu aurretik egingo du berba berak.

Eztabaida

Eztabaidarako tartea hartu baino lehenago, CESeko kide eta UGT-Euskadiko Zuzendari Orokorra izandako Carlos Trevillak parte hartuko du: Malgutasun negoziatu eta jasangarri baten alde. Eta, gerokoa, gai ekonomikoetan aditu den Antton Perez Callejaren txanda izango da; Produktibitatea deslokalizazioaren aurka, horixe defendatuko du. Eztabaida 19:00etan hasiko dute parte-hartzaileek, Marco-Gardoquik gidatuta

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!