Bizikleta hartuta Durangaldea bisitatzeko aukera

Anboto 2007ko mar. 21a, 14:00

Biziz Bizi hiri txirrindularien elkarteak Durangaldea zeharkatuko duen ibilbidea antolatu du domekarako, martxoaren 25erako.

Biziz Bizi hiri txirrindularien elkarteak Durangaldea zeharkatuko duen ibilbidea antolatu du domekarako, martxoaren 25erako.

Durangon, tren geltokitik irtengo dute 10:15ean eta hirigune historikoa ez eze Kurutziaga gurutzea bisitatuko dute Abadiñorako bidea hartuz. Gutxi gora behera 45-50 kilometro egingo dituzte.
Atxondoko bailara eta Elorrio bisitatzeko aukera izango dute zikloturistek, gero Berrizerako bidea hartuz. Aurretik, baina, Leaniz auzoan geratuko dira. Berriro ere Durangora heldu aurretik Garai ere bisitatuko dute, Biziz Bizi elkartekoek jakitera eman dutenez. Izena emateko: 646 15 47 95.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!