EAJk datozen udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du, Juan Jose Ziarrusta zerrenda buru dela. Aitziber Irigorasek eta Ander Gorrotxategik jarraituko diote. 
Zerrendan ez dute errepikatuko Sara Ocejak, Guillermo Ansorenak eta Arantza Barrenetxeak. Jose Luis Bilbao Bizkaiko aldun nagusiak eta EAJko BBBko lehendakari Iñigo Urkulluk parte hartu dute Elkartegian egindako ekitaldian.