Gatazkei etikoki aurre egiteko trebakuntza ikastaroak eratu ditu Baketik zentroak

Anboto 2007ko mar. 20a, 15:46

Hainbat arlotan sortu daitezken gatazkak etikoki lantzeko doaneko lau ikastaro eskainiko ditu Baketik Arantzazuko Bake Zentroarekin elkarlanean Durangoko Udalak. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin eratu dira apirila eta maiatza bitartean izango diren ikastaroak. Izan ere, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailaren laguntza eskuratu du Durangok, udalek garatutako bake hezkuntza eta bizikidetza programa eta ekimenetarako bideratutako lehiaketan. Esperientzi pilotua da Amurrio eta Durangon garatuko den hau.

Gobernu Taldeak “adiskidetze, baketze eta elkarbizitzarako bideak zabaldu guran abiatutako lan lerroaren barruan” antolatu dira ikastarook, Aitziber Irigoras alkateordearen berbetan. Bider Mila egitasmoak batutako ikastarook aitatutako lan ildoan barneratzen zirela-eta. “Durangon gatazka eta kontrakotasun lanetan, ikuspegi etiko batetik, bitartekaritza lanak egiteko 100 pertsona heztea” da helburua; gatazkei etikoki aurre egiten jakiteko formakuntza jasotzea eta bizikidetza berradiskidetu bati laguntzeko oinarrizko trebakuntza izatea.

Baketik zentroaren helburua gatazken lantze etikoaren gaineko ikaskuntza zabaltzea da, eta, horri begira sortutako egitasmoa da Bider Mila, Jonan Fernandezek, Baketikeko lehendakariak azaldu duenez. 2007a amaitu aurretik gutxienez 1.000 pertsonek gaztazken lantze etikoko ikastaroren baten parte hartzea zen hasierako helburua, horrela, pertsona horiek euren eguneroko bizitzan berradiskidetze eragile moduan agertu eta bizikidetzan efektu biderkatzailea eragiteko: “Dagoeneko 1.000 pertsona izan dira Arantzazun zein Euskal Herriko beste hainbat herritan egindako ikastaroetan parte hartu dutenak; eta beste 800ek izena eman dute hemendik eta uztailera bitarteko ikastaroetan. Aurreikuspenak guztiz bete dira eta baliteke 2008 aurretik parte hartu dutenen kopurua 3.000ra heltzea”.

Hiru moduluri dagozkien hiru saiotan banatzen dira ikastaroak: gatazka suntsitzaileen prebentzioa, bitartekaritza eta berradiskidetzea. Guztiei zabaldutakoak dira; “izan ere, gatazkak giza harremanetara estuki lotuta egonik, guztiok jasaten ditugu bizitza guztian zehar”, Fernandezek azaldu moduan. Era berean, euskal gatazkaz bakarrik ez dela berba egingo argitu du.

Apirilaren 16, 17 eta 19an eskainiko da lehenengo ikastaroa, 09:30etik 13:00era. Ordu berean izango da bigarren bat, 14, 21 eta 28an. Apirilaren 24, 26 eta 27an, 17:00etatik 20:30era izango da 3. ikastaro bat eta, maiatzaren 5ean azkena, 09:30etik 13:00era eta 15:00etatik 18:00etara. Guztiak Elkartegian izango dira.

Informazioa eta izena ematea: baketik@baketik.org / www.baketik.org / 943 251 005

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!