Ur kontsumoa murrizteko erreduktore bolumetrikoak banatuko dituzte

Anboto 2007ko mar. 19a, 14:28

Uraren Munduko Egunarekin bat eginda eta Tokiko Agenda 21aren bitartez 11.000 erreduktore bolumetriko banatuko ditu Durangoko Udalak. Komuneko zisternan jartzekoak dira eta zisterna erabiltzen den bakoitzean 1,5 litro ur aurreztea ahalbidetzen dute. Etxez etxe postontzietan banatuko dituzte, jakitera eman dutenez. Martxoaren 22a da Uraren Munduko Eguna, eta egun horretantxe egingo da baita Tokiko Agenda 21aren hurrengo foroa ere. Uraren kudeaketa. Ur eskasiari aurre egiten izenburupean egingo den foroan parte hartzera dei zabala egin dute. Landako Elkartegian egingo da batzarra, 19:00etan.

Uraren Munduko Egunarekin bat eginda eta Tokiko Agenda 21aren bitartez 11.000 erreduktore bolumetriko banatuko ditu Durangoko Udalak. Komuneko zisternan jartzekoak dira eta zisterna erabiltzen den bakoitzean 1,5 litro ur aurreztea ahalbidetzen dute. Etxez etxe postontzietan banatuko dituzte, jakitera eman dutenez. Martxoaren 22a da Uraren Munduko Eguna eta egun horretantxe egingo da baita Tokiko Agenda 21eko hurrengo foroa ere. Uraren kudeaketa. Ur eskasiari aurre egiten izenburupean egingo den foroan parte hartzera dei zabala egin dute . Landako Elkartegian egingo da batzarra, 19:00etan.

Tokiko Agenda 21 ekintza-plana —herritarren laguntzarekin diseinatutako ingurumen ekintza-plangintza— udalbatzarrak joan zen abenduaren 21ean onartu zuen. Datozen lau urteei begira garatzeko 120 ekintza zehatz batzen ditu horrek, eta, egitasmoetariko batek Durangoko ur kontsumo publikoa zein herritarren kontsumoa murriztea dauka helburu.

Horren haritik, jakin eragin dutenez, Udalak azken hile bian, besteak beste, bere komun eta dutxetako txorrotak ura aurrezteko gailuz aldatzeari ekin dio; ura aurrezteko gailuok ur kontsumoa %50ean jaisten dute eta dendetan saltzen dituzte hiru euroan. Azaldun dutenez, “gaur egungo gizartearen erronka nagusienetakoa da gero eta handiagoa den ur eskasia, eta neurriak hartu ezean, egoera modu gehikorrean larrituko da. Ur-xahutzeak ingurumenarekiko kaltea ez eze herrialdeen arteko desberdintasun sozialak dakartza”. Ildo horretan, gogoratu dutenez, uraren %3 bakarrik da ur gozoa.

Eztabaida

Uraren Munduko Egunarekin batera deitutako Tokiko Agenda 21eko hurrengo foroan, gaur egungo uraren kudeaketa, ibaira isuritakoa, Durangon egiten den kontsumoa, ur-galtzeak… aztertuko dituzte: “Gai horren inguruan herritarrek euren ekarpenak egitea izango duten eztabaida zabalduko da. Era berean, horren eskasa den ondarea ez xahutzeko dauden mekanismoen gaineko informazioa emango da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!