ETAk hildakoen gomuta-monolitoa jartzeko ekitaldian alkate Juan Jose Ziarrustak “Durangoren urteetako ahanztura eta onarpen ezagatik barkamena” eskatu dau, eta martxoaren 15a gomuta-egun izentatzea proposatu.

1978an hil eban ETAk Epifanio Vidal; 1979an, Pedro Ruiz; 1980an, Damaso Sanchez, Jose Mª Urquizu, Sergi Canal, Jesus Hernando eta Jose Antonio Merenciano; 1988an, Pedro Ballesteros; eta 2000.ean Jesús Pedrosa. Lau hildakoren alargunak bertan izan dira, Jaurlaritzako Biktimen Arretarako Zuzendaria ez eze. Urquizu familiak, barriz, haserrea agertu dau “senideak kontuan hartu ez” eta izenak ez ipintzeagatik.