‘Bake bidean’ berbaldi sorta eratu du Tabirak

Anboto 2007ko mar. 15a, 15:39

Bake bidean-Apostando por la paz izenburupean, berbaldi sorta eratu du, datorren asterako, Tabira Eskualdeak. Jonan Fernandez Baketik erakundeko lehendakariak zabalduko ditu jardunaldiok, martxoaren 22an: gaia landuko du

Bake bidean-Apostando por la paz izenburupean, berbaldi sorta eratu du, datorren asterako, Tabira Eskualdeak. Jonan Fernandez Baketik erakundeko lehendakariak zabalduko ditu jardunaldiok, martxoaren 22an: Ser humano en los conflictos gaia landuko du.

Eguaztenean, berriz, Gizarte-pastoraleko ordezkari diozesiarra den Jose Mari Delclaux izango da hizlari, Paz y reconciliacion en la Iglesia de Bizkaia izenburupean eratutako berbaldian. Pantxoa eta Peio taldeko Peio Ospitalek, berriz, Bake-mina. Bizitza testigantza hartuko du hizpide, eguenean.

Berbaldi guztiak, San Frantsizko elizan izango dira, 20:00etan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!