Bonbardaketaren 70 urteei begirako gomuta zabala

Anboto 2007ko mar. 14a, 15:30

1937ko martxoaren 31n –aurreko egunetan eta hurrengoetan ez eze – gertatutakoa argitara atera guran, aurten ere, gomutara ekarriko dute Durangoko bonbardaketa; lehenengo bonba hotsak 1936an entzun ziren, baina, 1937ko martxoaren 31ko 2. bonbardaketa izan zen latzena, Franco jeneralaren altxamendu militarrari babesa emateko Mussolinik bidalitako Aviazone legionarioak burututakoa. 70 urte beteko direla-eta, egitarau zabala osatu dute Gerediaga, Berbaro eta Kriskitinek Udalarekin.

“Isilpean gordetako urteurren tristea” gogoratuko da alkate Juan Jose Ziarrustaren berbetan, “ahanzturan jausi” ez dadin. Hiru elkarteek eratutako gomuta ekitaldietara Udala 2004an bateratu zen: “Monolitoa jarri zen hilerrian eta ekintza ofiziala izan zen lehenengoz. Aurten, orduan hil, fusilatu eta desagertutako norbanako guztien izen-abizenekin plaka bat jarriko dugu. Bakea eta Adiskidetasuna gune hori, biktima guztiak gogoratzeko lekua izatea gura dugu”.

Berbarok herritar guztiei begira eratutako egitarau “betean” parte hartzera deitu du, urteurren berezia dela gogoratuz. Gerediagak, berriz, Jose Luis Lete eta Jabi Zubikarai gogoratu ditu –50. urteurrenean Kalebarriko liburutegi zaharrean egin zen lehenengo erakusketaren bultzatzaileak –  eta Martxoak 31 musika taldea: “Gazteengana ailegatu zen data hori-eta”.

Berbaldiak, erakusketa, omenaldia, bideo eta filmak… batzen ditu 23an abiatuko den egitarauak. Karrika antzerki taldeak be obra berezia osatu du: “Eskatzean batutako testigantzak moldatu eta antzokira eroan ditugu”. Guztira, 24 lagunek parte hartzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!