Euskal hezkuntza nazionalerako eztabaida bultzatu guran

Anboto 2007ko mar. 12a, 10:36

Euskal Hezkuntza Sistema Nazionala osatzeko eztabaida bultzatu gura du Nazio Eztabaida Guneak, eta, eskualdez eskualde, hainbat aurkezpen egingo dituzte. Durangon, martxoaren 14an izango da , Pinondo Etxean: “Hezigunez hezigune ekarpenak jaso eta Euskal Herriko Oinarrizko Hezkuntza Akordioa aberastu guran abiatu dugu jendarteratze dinamika”.

Azaldu dutenez, “nazio guztiek hezkuntza sistema propioa definitu eta garatzen dute herri beharren arabera. Euskal Herriak, baina, nazio ukatua den heinean, ez dauka bere hezkuntza sistema nazionalik. Horregatik, Nazio Eztabaida Guneak egitasmo hori Nazio Planean jasotzea deliberatu zuen, 2005ean”.

2006an, egitasmo horretan burutu beharreko aurrerapauso lez, “hezkuntza Sistema Nazionala definitu eta egituratze bidean, esparru honetako pertsona erreferentzialen artean erdietsitako akordioa oinarri, eztabaida bultzatu eta hezigune denetara hedatzeko konpromisoa” jaso zen. Horri eutsita hasi dira lanean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!