AHTaren Legez Besteko Proposamena salatu dute

Anboto 2007ko mar. 8a, 10:25

Gasteizko legebiltzarrean eztabaidatzeko PSE-EEk AHTaren gainean aurkeztutako Legez Besteko Proposamena salatu du Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak. PSE-EEk AHTaren aurkako mugimendu “sendoa” eta “zabala” kriminalizatu gura duela deritze Elkarlanekoek eta, ildo horretan, alderdi sozialistaren jarrera “koldar” eta “antidemokratikoa” kritikatu dute, Durangoko alderdi sozialistaren egoitzaren aurrean egindako agerraldian.

Legez Besteko Proposamen hori atzera botatzea “exijitu” gura die Durangaldeko herri kaltetuetako Udalei Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanekoek. Aldi berean, “kriminalizazioa eta errepresioa gure herrietan errealitate” izan ez daitezen ahalbidetzea. Beste alde batetik, AHTaren inguruko gatazkari “bide demokratikoa zabaltzeko bitartekoak jartzea” eskatu dute: “AHTa gelditzea, eztabaida zabal eta parte-hartzailea sortu eta herriaren berba errespetarazteko”.

Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlanaren berbetan, “AHTaren aurka dagoen gehiengo sozial eta sindikalaren gainean Jaurlaritzaren makinaria errepresiboa martxan jartzeko legebiltzarraren babesa” gura du PSE-EEren ekimenak. Euskal Herri osoan AHTaren aurkako mugimenduak “indartzen” eta “zabaltzen” diharduela konturatuta, diotenez, “urduritzen” hasiak dira EAJ eta PSE-EE eta “edozer gauza egiteko prest dira AHTa eraikitzeko; bide errepresibo eta polizialak barne”.

AHTaren aurkako mugimendu eta herritarrak “hemendik aurrera inoiz baino indartsuago indarrak batzera” deitu dituzte Elkarlanekoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!