‘Urrezko Q’-a egiaztagiria eman die Maristei

Anboto 2007ko mar. 5a, 17:12

Maristak ikastetxeak Urrezko Q-a egiaztagiria jaso du Lanbide Heziketako sailburuorde Iñaki Mujika eta Euskaliteko presidente Xabier Alkortaren eskutik. Ikastetxearen “sinesgarritasunaren” eta “profesionaltasunaren” adierazgarri da, Julen Elgeta zuzendariaren berbetan. Ikastetxearen “oinarriari” eman gura izan dizkio eskerrak Elgetak, eta gogoratu duenez, “gazteen eta ez hain gazteen bizi-kalitate eta formazioa hobetzea sustatzeko” lanean jarraituko du Maristak ikastetxeak.

Maristak ikastetxeak Urrezko Q-a egiaztagiria jaso du Lanbide Heziketako sailburuorde Iñaki Mujika eta Euskaliteko presidente Xabier Alkortaren eskutik. Ikastetxearen “sinesgarritasunaren” eta “profesionaltasunaren” adierazgarri da, Julen Elgeta zuzendariaren berbetan. Ikastetxearen “oinarriari” eman gura izan dizkio eskerrak Elgetak, eta gogoratu duenez, “gazteen eta ez hain gazteen bizi-kalitate eta formazioa hobetzea sustatzeko” lanean jarraituko du Maristak ikastetxeak.maristaQ.jpg

2004an Zidarrezko Q-a lortu zuen Maristak ikastetxeak, eta orain, Urrezko Q-a “talde lanagatik, proiektu bat dagoelako eta benetako partaidetza lortu delako” eskuratu dute, Alkortak ekitaldian azaldu duen moduan. Lanbide Heziketako sailburuordeak bere aldetik nabarmendu duenez, “sistema guzti horren benetako gidaritza ikasgelan” dago: “Benetako arrakasta bezeroaren asebetetzea lortzea da; kasu honetan, ikasleena”.

“Apustu serioa”

Mujikak gogoratu du kalitateko ereduekin lanean 1995ean hasi zirela: “Apustu serioa egin zen eta hainbat sare sortu dira kalitatezko ziurtagiri horrek mugitzeko ikastetxeetan. Euskalitek ere lan handia egin izan du urteotan”. Azterlan-Maristak enpresako instalazioetan egin dute ekitaldia, eta ikastetxeko ordezkaritza zabala batu da bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!