AHTaren eraikuntza proiektua lortzeko gestioak egingo dituzte

Anboto 2007ko ots. 26a, 16:00

Bizkaian Abiadura Handiko Trenaren (AHT) plataformaren obra-tramu bi eman direla-eta — Arrasate-Elorrio eta Abadiño-Izurtza-Durango-Iurreta— udaletxean eraikuntza proiektu osoa hartzeko beharrezko gestioak egingo ditu Udalak, Sustapen Administrazio, ADIF zein Eusko Jaurlaritzaren aurrean.

Eskaera hori jasoz, AHTak Kaltetuen Elkarteak aurkeztutako mozioa EAJ-EA, Mugarra, EB-Berdeak eta Aralarrek onetsi dute. PP eta Talde Mistoa agertu dira aurka, eta PSE-EE abstenitu egin da. “Nahikoa atzerapen daroan gaia gehiago luzatzeko ahalegina” baino ez da eskaera PPren ustez; sozialistak, berriz, egitasmoaren alde agertu arren, “trabarik” ez deutsa ikusten informazio eskaerari.

Behin informazio guztia jasota, herritarrei kontsulta publikoa egiteko epea zabaltzea ere onartu dute, baita Udalak epe luze bat eskatzea ere, azterketa egin eta hobekuntzak proposatzeko. Izan ere, informaziorik ezak “babesgabetasuna” ekarri die kaltetutako herritarrei, idatziak dioenez. Udalarekin lankidetza plana  antolatzeko eta elkarrekin proiektua aztertzeko prest agertu da AHTak Kaltetutakoen Elkartea, eta EAEn egitasmoa hizkuntza ofizial bietan idaztearen egokitasuna ere batu dute idatzian. Orain arteko informazio falta ere salatu du elkarteak mozio horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!