Emaitza aldetik kaskar, trebakuntza aldetik ondo

Anboto 2007ko ots. 23a, 13:59

Emaitzari bakarrik so eginez gero, argi dago Durango Rugby Taldeko B taldeak denboraldi kaskarra osatu duela; partida bi irabazi, bat berdindu eta beste guztiak galdu dituzte. Baina filialek beste helburu bat ere izaten dute: talde nagusirako jokalari gazteak trebatzea. Bide horretan, aurrerapausuak eman dituztelakoan dago Gotzon Gomez entrenatzailea (Alberto Sañudorekin batera).

tiko Zekorraken kontra, Arrasaten erakutsi ez zuen intentsitatea somatu zitzaion taldeari. Lehen zatian, batez ere. Hiru entsegu lortuta alde politarekin joan ziren atsedenaldira (19-7). Bigarren zatian, partida amaitzeko bost minuturen faltan, arratiarrek bigarren entsegua gauzatu zuten, baina durangarrei ez zien garaipenak alde egin (19-12).

Partida batetik bestera –eta partida berean sarritan–, jokalariek izandako jarrera aldaketak taldea porrotera bideratu du aurtengo denboraldian. Une erabakigarri askotan kontzentrazioa galdu izana gaztetasunari egozten dio Gomezek: “Jokalari gazteak ditugu eta oraindik berde samar daude; eta jakina, zati batean intentsitatea galduz gero, aurkariek ez dute barkatzen”.

Hala ere, oro har, pozik dago talde finko bat osatu duelako eta alderdi positibo bat baino gehiago azpimarratzen ditu: “Partidetara bost aldaketekin, hau da, 20 jokalarirekin joatea lortu dugu maiztasunez. Bestalde, jokalari gazteak apurka seriotasuna hartzen eta ordena gordetzen ari dira. Azken batean, formazioa oso garrantzitsua da gure taldean”.

Bestalde, talde nagusiak irabazi egin zuen Cornelláren aurka (15-7). Orain durangarrak laugarrenak dira sailkapenean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!