Arrazismo eta xenofobiaz hausnar egiteko gonbita

Anboto 2007ko ots. 22a, 12:00

Arrazismo, xenofobia eta arrazagatiko diskriminazioari buruz hausnartzeko espazioak sortu guran, sentsibilizazio kanpaina abiatu du Udalak; “tolerantzia, elkarbizitza, errespetua eta kultura arteko elkarrizketa lako baloreak” bultzatu guran. Martxoaren 21ean, Arrazagatiko Diskriminazioaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Arrazismo eta Xenofobiaren Kontrako Astea eratu dute; martxo amaieran, Giza Eskubide eta Inmigrazioari buruzko erakusketa eta ipuin kontaketa saioak izango dira.

etorkinenjaia.jpgBestalde, Durangoko kultur aniztasuna erakutsiko dute 16 urtetik 20ra arteko gazteek, La Claqueta elkarteak emandako oinarrizko formazioa erabiliz landuko duten ikusentzunezkoan (jatorri ezberdinetako 20 laguneko taldea osotu gura dute). Martxoaren 7tik 11ra jardungo dute Pinondon eta, dagoeneko, 13 animatu dira. DBHko ikasleek, berriz, La isla. Una historia diferente (Armin Greder) liburuan oinarrituta hausnartuko dute inmigrazioaz. Zenbait irudik sortarazitakoak idatzi edo marraztu beharko dituzte; liburu baten batu gura dituzte gero marrazkiak. Liburutegian batuko dira, 19tik 23ra.

Diagnosia

Erroldaren arabera, Durangoko herritargoaren %5,3 da etorkina. Jatorriak hainbat diren arren, kopuru handiena Bolibiakoek osatzen dute: 235 lagun (%16); Atzetik datoz, Errumaniakoak, 183 (%12,5), Marokokoak 110 (%7,5), Kolonbiakoak, 105 (%7,1) eta Ekuadorrekoak 104 (%7).

Inmigrazio teknikari Veronica Redondo eta Gizarte Ongizateko zinegotzi Natxo Martinezek jakitera eman dutenez, gainera, egungo egoera ezagutu guran eta Udalak eskatuta, inmigrazioaren diagnosia egiten ari dira EHUn —%100ean Jaurlaritzak diruz lagunduta—: “Etorkizunerako tokiko ekintza plan baterako lehenengo pausoa litzake”. Datuok epe laburrean eman gura dituzte jakitera

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!