AHTaren kontrako ekintza Durangon, ELAk deituta

Anboto 2007ko ots. 21a, 11:45

“Eusko Jaurlaritzaren lan egiteko modua ez da batere demokratikoa Abiadura Handiko Trenaren (AHT) eta beste gai batzuen gainean”. Horrela azaldu du ELA sindikatuak hedabideen aurrean. Aholku eta eztabaida faltak Jaurlaritzari “sinesgarritasun handia” kendu diola uste dute, eta “defizit politikoa” aitatu du Jaurlaritzaren kudeaketa azaltzeko. Horren haritik, martxoan, mobilizazioak egingo dituzte. Durangon izango da horietariko bat.

Martxoaren 23an lotu dute mobilizazioa Durangon. Aurretik, hilaren 9an, Urretxun (Gipuzkoa) beste bat izango da. AHTaren proiektuak kalte gehien eragingo duen herrietan izango dira Euskal Y-aren aurka egiteko eta Jaurlaritzaren jarrera salatzeko mobilizazioak: “Berehala gelditu behar dira lanak, AHTak ez ditu-eta betetzen tren sozialaren ezaugarriak; garraio beharrei ere ez die erantzuten”, sindikatuko idazkari nagusi Jose Elorrietak azaldu duenez.

ELAren ustez, ingurumenean, gizartean eta arlo ekonomikoak “kalte eztabaidaezinak” eragingo dituen proiektuak “eztabaida” merezi du: “Demokrazia parte-hartzailea daukan kultura sortu gura duen gurea lako herri txiki batean, herri galdeketa baten bitartez hartu behar dira halako erabakiak”. Herri galdeketak bihurtuko lituzke onargarri Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako Lehendakariaren berbak, diotenez: “Euskaldunok geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugula dio, baina horrelako gaietan ere erabakitzen da etorkizuna”. Lanak gelditzea eskatu dute, “eztabaida sustatzeko”, eta, gizartearen ezaugarriak eta dagoen trenbide sarea aintzat hartuz, “trenbide sarea diseinatzeko”.

Jaurlaritzak “jarduteko modu horiek beste alor batzuetan errepikatzea ere” arduratzen du sindikatua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!