Emakumeentzako Herri Debekatuaren Mapa landu guran

Anboto 2007ko ots. 22a, 11:18

Emakumeentzako Herri Debekatuaren Mapa egitasmoan ari dira lanean, azken hileotan, Durangon, Gizon eta Emakumeen Arteko Aukera Berdintasun Sailak bultzatuta. Horien berri azaltzeko jardunaldiak izango dira gaur.

Jakitera eman dutenez, oraintxe ari dira amaitzen egunerokotasunean emakumeei bereziki segurtasun eza sortzen dien eremuen gaineko diagnosiaren lehenengo zatia; baita ailegatzeko edo igarotzeko zail diren eremuena ere. Horrela jakin eragin dute udal arduradunek.

Jardunaldiak

Gaur, egindako lanaren ondorioak azaltzeko esperientzia-trukerako jardunaldiak antolatu dituzte, Pinondo Etxean, 18:30ean. Durangoko ondorioak azaldu eta horiek beste herri batzuetako esperientziekin partekatzeko aukera eskaini dute, Basuri eta Donostiarekin, adibidez. Durango eta Basauriko Berdintasun teknikariek gidatuko dituzte jardunaldiok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!