Sapuetxerekiko kexak jaso dituzte udaletxean

Anboto 2007ko ots. 22a, 11:15

Okupazioa bultzatuz, gaztetxeak defendatu lelopean manifestazioak irten zuen Sapuetxetik, gaztetxetik joanaraziko dituzten zurrumurruari erantzun guran, eta udaletxean herritarren kexak izan ei direnaren haritik. Durangoko alkate Juan Jose Ziarrustak argitu du, batez ere, zarata dela-eta jaso dituztela bizilagun batzuen kexak. Dinonez, baina, eraikin hori botatzeko erabakia ez da Udalaren eskuduntza.

Joan zen legealdian diru-atala gorde zen Sapuetxe gaztetxea dagoen eraikina botatzeko, Udalaren ardura zelakoan hori kudeatzea. “Hala ere, legealdi honetan, kontuan hartu dugu ez dela horrela, bere sasoian eskatutako txostenak dioen lez. Espainiako Iparraldeko Ur-konfederazioaren edo Eusko Jaurlaritzaren ardura da; baina argi geratu da ez dela Udalarena”.

Udalak zaratarekin edo, oro har, lege-hausteekin lotuta hartu ditzake neurriak, “beste edozein tabernarekin lez”. Alkatearen berbetan, baina, “ez zegoen tokian kexak sortu dira”, eta eskaera luzatu du “beste herritarrak lez portatzeko”. Gogoratu duenez, “hile gutxi batzutatik hona sortu dira kexak. Izan ere, urte bete inguru izango da inguru horretan kexarik zegoen galdetu genuela, eta ezetz esan ziguten”.

“Kriminalizazioa”

Sapuetxek helarazitako gutun baten “jarrera horrek, adierazpen askatasuna mugatu eta gazteria kriminalizatzen” duela salatu du. Sapuetxe, “norberak bere ideia eta iritziak plazaratzeko tokia” dela diote, eta horren ildotik jardunaldi, kontzertu, berbaldi, eztabaidak… antolatzen direla. Zaratari dagokionez, kontzertu zein beste kultur ekitaldiak egiteko zehaztutako ordutegiak errespetatzen dituztela diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!