Azokak batutako nobedadeak dohaintzan eman ditu Gerediagak

Anboto 2007ko ots. 22a, 11:10

Udal Liburutegiari Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan nobedade izan diren hainbat liburu eta argitalpen eman dizkio, dohaintzan, Gerediaga elkarteak; euskaraz argitaratutako edo euskal gaia jorratzen dtuzten 400 argitalpen inguru.

Azokan Gerediagak urteko nobedadeen ale bina jasotzen ditu, argitaletxeen eskutik. Urteetan, Astolan batu izan zituzten: bata, Nicolas Alzola-Bitaño fondora pasatuz eta, bestea, birrezarpenerako erabiliz. Baina, 2001ean, egoitzak horrenbeste liburu hartzeko leku faltagatik eta zeukana Durangaldeko Dokumentategiaren zerbitzura bideratzea egokiagotzat joz, ale bat liburutegiari ematea erabaki zuten, Jose Luis Lete fondoan gordez: Jose Luis Lete Agirrezabal omendu guran sortutako fondoa, Gerediagako Zuzendaritza Batzordeko kide eta 80ko hamarkadaren hasieran Azoka berritzen sustatzaile izandakoa.

Eskualdeko beste 12 udalerrietako udal liburutegietan banatzen dituzte 2. aleak (Durangaldeari buruzko argitalpenak izan ezik). Liburutegiek 5.200 euskal liburu jaso dituzte horrela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!