Presoen eskubideen alde lanuztea egitera deitu dute

Anboto 2007ko ots. 22a, 11:35

Euskal presoen eskubideen alde Etxeratek deitutako lanuztearekin bat egitera deitu dituzte durangarrak. Barikuan, 12:00etatik 13:00etara deitutako lanuzteak Iñaki de Juana baldintzarik gabe libre uztea, gaixotasun sendaezinak ditzuten presoak askatzea eta zigorra bete duten presoak libre uztea aldarrikatzea dauka helburu. Baita euskal presoak “dagokien eskubideen jabe” Euskal Herriratuak izan daitezen eskatzea ere; “guztiak bizirik etxean izateko”, Etxeratekoek deialdia egitean azaldu dutenez.

EUSKALPRESOAK.jpg
Durangoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Etxeratek eta “preso politikoen” senide eta lagunek deitu dute parte hartzera; baita, 12:15ean, Txiki-Otaegin batzera eta, hileko azken ostiralero lez, Etxeratek deituta, Ezkurdin 20:00etan izango den elkarrateratzean parte hartzera ere. Euskal presoek hil hasieran hasitako “borrokaldia” eta Iñaki De Juanarekiko “ankerkeria” nabarmendu dute agerraldian: “Autodeterminazioa eta amnistia aldarrikatzeko hiru asteko borrokaldia hasi dute Euskal Preso Politikoek. Ezinbesteko pauso bi, prozesuaren amaieran eman beharreko akordio politikoak jaso behar dituen gutxiengo demokratikoak dira-eta”.

Manifestazioa

Autodeterminazioa, Euskal Herri osoan proiektu politiko “denak” bide politikoetatik “egia bihurtu” ahal izateko, “euskal herritarron berba eta erabakia oinarri hartuz”; eta, amnistia, “gatazka politikoak sortutako errepresaliatu politikoak, gatazka gainditzean lortuko den akordio politikoarekin etxeratuz”. Horiei “behar duten babes eta bultzada” emateko, otsailaren 24an, Bilbon, deitutako manifestazioan parte hartzera deitu dute.

Euskal Herriak “behar duen marko demokratikoaren bidean” errepresio ekimen guztiak “indargabetzea” exijitu dute talde eragile eta herritarrok, Iñaki de Juanarekiko “ankerkeria” salatzearekin batera. Preso donostiarrak “bahiturik” jarraitzen duela gogoratu dute: “100 egun baino gehiago daramatza gose greba mugagabean; minutu, ordu, egun bakoitza... hil ala biziko da berarentzat. Egoera ezin larriagoa da. PSOEk horrela gura duelako. Izan ere, sei urte dira kalean beharko lukeela”. Gaixotasun larri eta sendaezinak eta zigorra bete duten euskal presoak “berehala askatzea” exijitu die Espainiako Gobernuari.

Durangoko alderdi politikoei eskatu die, bestalde, gaur, udalbatzarrera aurkeztutako mozioa babestea, “250 durangar inguruk eta, Durangoko Preso Politikoen Aldeko Topaguneko 15 eragilek baino gehiagok onartutakoa”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!