Gaztetxeen aldeko manifestazioa abiatuko dute

Anboto 2007ko ots. 15a, 13:20

{i}Okupazioa bultzatuz, gaztetxeak defendatu{/i} lelopean manifestazioak irtengo du, zapatuan, otsailaren 17an, Sapuetxe gaztetxetik, 20:00etan. Jakitera eman dutenez, “entzun gaitzaten gura dugu, eta edozein lekutan borroka, egitasmo eta ilusioak lurrera bota gura dituzten guzti horiei erantzun”.

Okupazioa bultzatuz, gaztetxeak defendatu lelopean manifestazioak irtengo du, zapatuan, otsailaren 17an, Sapuetxe gaztetxetik, 20:00etan. Jakitera eman dutenez, “entzun gaitzaten gura dugu, eta edozein lekutan borroka, egitasmo eta ilusioak lurrera bota gura dituzten guzti horiei erantzun”.

Argitu dutenez, “Sapuetxe hustuko den zurrumurruak entzun ditugu. Zortzi urteotan ez da halakoak entzuten ditugun lehenengo aldia, eta jakin badakigu atzetik interes handiak ezkutatzen direla”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!