Tabirakok burua jaso behar du Urdanetaren aurka

Anboto 2007ko ots. 15a, 13:15

Badira partida batzuk dena gaizki irteteko predestinatuta daudela diruditenak. Azkenean, jokalariak bere buruari galdezka geratzen dira, zergati logikoren bat bilatu nahian. Tabirakoko jokalariek trantze berean aurkituko zuten euren burua joan zen astean. Padurak errazegi irabazi zien (55-80). Talde indartsua da, baina erraztasun handiegiak izan zituzten. Partida hark ez du atzerabueltarik. Orain, behinena, zapatuan Urdanetaren etxean burua jaso eta joan zen asteko kolpetik errekuperatzea da.

Ruben Beneitez entrenatzailearen esanetan, “hasiera-hasieratik ohartu nintzen ez genbiltzalaArgazkia: Iban Gorriti intentsitate osoz, eta partida osoan ez genuen tentsio puntu beharrezko hori lortu”. Ondorioz, “urteko partidarik txarrena jokatu genuen, ez zitzaigun ezer atera; ezta nahi gabe ere”. Eta hori aste osoan gogor entrenatu arren: “Ondo mentalizatu ginen, eta oro har, entrenameduak bikainak izan ziren. Nolanahi ere, partida amaitzean jokalariekin hitz egin nuen eta ez dela ezer gertatzen esan, animatu guran”.

Urdanetak jokalari onak ditu, baina “talde moduan gu indartsuagoak garela esango nuke”, dio Beneitezek. Sailkapenean ere Urdanetaren aurretik daude. Tabirakok lau garaipen ditu, aurkariak baino bi gehiago, eta bi partida gutxiago jokatu ditu.

Emakumeek ezin

Emakumeen taldeak eskura izan zuen garaipena Lanas Stop taldearen aurka, baina azkenean ihes egin zien. Hirugarren laurdenean, 20 puntugatik irabazten zihoazen, Lansa Stop zonako defentsan hasi zenean. Aldaketa taktiko horrekin, punturik puntu aldea jaten hasi zen, eta azkenean, hiru puntugatik irabazi zuten (81-84). Zapatuan, garaipen bakarrera duten Nafarroako Unibertsitatearen aurka jardungo dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!