Astelehenean hasiko du jarduna Erralde Hiltegiak

Anboto 2007ko ots. 8a, 19:19

Astelehenean hasiko du bere jarduera Durangoko hiltegiak: Erralde Hiltegiak. Datozen urte bian hilketa zerbitzua segurtatuko da horrela; aldi berean, martxan jarri dute eskualderako hiltegi berria eraikitzeko proiektua ere.

Astelehenean hasiko du bere jarduera Durangoko hiltegiak: Erralde Hiltegiak. Datozen urte bian hilketa zerbitzua segurtatuko da horrela; aldi berean, martxan jarri dute eskualderako hiltegi berria eraikitzeko proiektua ere. Halaxe jakin eragin du EHNE sindikatuak, Erralde eta berau osatzen duten 14 udalen konpromisoa azpimarratuz. Asteburuan jai giroan ospatu zuten hiltegiaren irekiera eta hainbat lagun bertaratu ziren.

hiltegkojaia_1.jpgEHNEren berbetan “Durangaldeko hiltegiaren auzia urteetan luzatu da eta askotan etorkizun iluna ikusi bazitzaion ere, Erralde Hiltegiaren irekierak baserritarren garaipen itzela” erakusten du. Horren ildotik, baserritar denei eskerrak eman gura izan die, “batez ere hiltegiaren alde antolatutako kontzentrazio, manifestazio, asanblada eta bestelako ekintzetan parte hartutakoei”. Bizkaiko Harakinen Elkartearekin batera eratutako mobilizazioek parte hartze “handia” izan dute, eta horren adibide lez, 1.500 lagun batu zituen manifestazioa aitatu dute. “Durangoko hiltegia ixtea lako astakeri baten aurrean jarrera paregabea erakutsi dute eta horri esker izan da posible egoera zuzendu eta zerbitzua mantentzea”. Hiltegia berriro zabaltzea, “borroka sindikalaren emaitza garbia” izan da.

“Ezinbesteko tresna”

Baserritik harategirako bidean eskualdeko hiltegi publikoak “ezinbesteko tresna” direla berretsi du EHNEk: “Bertako baserrietan hazitako kalitatezko okela harategien bitartez kontsumitzaileengana bideratzeko tresna dira. Bertatik bertarako ekoizpena eta kontsumoa posible egiten duen tresna ez eze, eskualdeko sozio-ekonomian eragin positibo nabaria da hiltegi publikoa, ekoizle txikien eta denda txikien sarea bultzatzen dute-eta”.

Gaineratu dutenez, “Jaurlaritzako Nekazaritza sailak sare hori erasotu du eta egindako okerra aitortzea itxaroten dugu. Martxan dauden hiltegiak bultzatu behar dira eta etorkizunean abian jarri daitezken egitasmoak lagundu. Elkarlana bultzatu behar da”.

Abadiño, Amoroto, Atxondo, Aulesti, Berriz, Elorrio, Ereño, Garai, Ispazter, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Mendexa eta Otxandiok osatzen dute Erralde, eta, sindikatukoek jakin eragin dutenez, Muxikako Udalak sartzeko konpromisoa hartu du. Guztiek nekazaritza sektorearekiko agertutako jarrera “txalotu” du EHNEk eta egitasmo horretara batzeko deia luzatu die gainerako Udalei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!