Legebiltzarraren jarduna eta eginkizunak ezagutzera emateko eta horren “oinarrizko balioak” hedatzen laguntzeko helburua dauka 400.000 euroko aurrekontuko ekimen horrek; baita internet bitartez, Eusko Legebiltzarrean martxan jarritako parte-hartze eta informazio zerbitzu digitalak ezagutzera ematekoa ere, tresna horrek erabiltzeko formazioa emanez eta erabilera bera sustatuz. Bestalde, Legebiltzarrean bertan asteon izan diren konparezentzia edo bilkurak zuzenean jarraitzerik ere izan dute hurreratutakoek. “Gura izanez gero, gai konkretu baten gaineko informazioa jasotzeko harpidetzarako aukera ere badago”, Bilbaoren berbetan. Otsailean hasi dira bilkura eta batzordeak Legebiltzarrean, eta Durangon izan da aurreneko aukera horiek zuzenean jarraitzeko. Besteren artean, Arartekoak egin du agerraldia Bulling-aren gainean; Emakundeko zuzendariak Berdintasunaren Legearen gainean; eta Segi-Haika-Jarrai auziaren gainean jardun dute gazteriaren batzordean. Legebiltzarraren lehenengo bilkura be bada gaur. Hori be zuzenean jarraitu ahal izan da.