Plateruena bete zuen Milakabilakak

Anboto 2007ko ots. 9a, 14:22

Jentez lepo izan zen, atzo, Durangoko Plateruena kafe antzokia. Milakabilakak deituta kultur munduko hainbat aurpegi ezagun batu zen, ehunka herritar ez eze. Euskal gatazkaren konponbidearen aldeko “gizarte olatua” sortu nahi du ekimenak. Esperientziak eta proposamenak batuko dituen ariketa. Herritarren ordua dela-eta, pauso txikiak emonez konpromisoak hartzeko mezua zabaldu die Milakabilakaren bultzatzaileek gizarte osoari zein gizabanakoei. Atzo jakitera emon ebenez, hiru lan ildo prestatu dituzte udara arte. Finkatutako lehenengo lan-lerroaren helburua izango da eskualdez eskualde atxikimenduak lortzea.

Jentez lepo izan zen, atzo, Durangoko Plateruena kafe antzokia. Milakabilak deituta kultur munduko hainbat aurpegi ezagun batu ziren, ehunka herritar ez eze.

milakabilaka.jpgOholtza gainera igon ziren Iratxe Ibarra, Fredi Paia, Saroi Jauregi, Amets Arzallus, Txan Magoa, Eñaut Elorrieta (Ken7), Xabier Amuriza eta Miren Amuriza, Amaia Zubiria, Kristina Mardaraz, Ugutz Robles, Arantxa Urbe eta Castillo Suarez. Horiexek denak ez eze, Agustin Ruiz, Unzalu Salterain, Dani Maeztu, Maite Barreña, Txutxi Ariznabarreta, Maiaen Iriarte, Paddy Rekalde, Arritxu Santamaria… ere batu ziren Plateruenera, beste ehunka herritarren artean.

Aritu eta aritu. Horixe da Milakabilakaren lema eta horri norberaren atxikimendua emotera ehunka lagun hurbildu zen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!