TAO txartela eskatu dute zerbitzu sektorekoek

Anboto 2007ko ots. 8a, 15:50

Komertzio, autonomo, gremio, profesional liberal eta abarrentzako, egoiliarrentzako txartela lakoa eskatu du Durango Bai elkarteak, trafikoaren eta aparkamenduaren ordenamenduaren (TAO) araudiaren aldaketari aurkeztutako alegazioetan: “Gune baten edo bestean aparkatzeko aukerarekin. Horregatik zerbait ordaindu behar bada ere, ados gaude”. Aparkatzeko ordutegi maximoa zabaltzea ere gura dute: “gremioek askotan lau ordutik gora behar dituzte-eta”.

“Egun bian” batutako komertzio arduradunen 338 sinadura aurkeztu dituzte. “Araudiak Durangoren esentzia ez du ezagutzen; ez du batzen sektore gehiengo (produkzio-ehunaren %67), ezta enpresa ibilgailuak ere”. TAOari “eguneroko odolustea” deritze: “Batzuei ixtea ere otu zaie marjinak jaitsi direlako”. Ez doaz TAOaren kontra eta salbuespenik ez dute gura, diotenez, “TAOa zerbitzuetara egokitzea” baino.

Talde politikoengana ere joko dute. “Aurretik ere egin da alegaziorik; ez dira onartu. Aintzat hartzea gura dugu. Akordiorik lortu ezean, berriz, beste presio neurri batzuk begiratuko dira. Hauxe dugu araudia aldatzeko azken aukera”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!