Ipuin kontaketa tailerra nagusientzat

Anboto 2007ko ots. 6a, 15:34

Durangoko udal liburutegiak 60 urtetik gorakoentzat ipuin kontaketa tailerra antolatu du. Otsailaren 27tik martxoaren 27ra egingo da, eta eskolak 10:30etik 12:00etara izango dira, martitzenetan. Horrela jakin eragin dute udal arduradunek.

Ikastaroan parte hartu gura duenak izena ematea baino ez dauka. Horretarako epea zabalik dago otsailaren 22ra arte. Azaldu dutenez, liburutegira edo adinekoen egoitzara jo dezakete interesa duten herritarrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!