Milakabilakak hainbat artista batuko ditu, gaur, Durangon

Anboto 2007ko ots. 8a, 16:34

Milakabilakak gatazkaren konponbidearen aldeko ariketa izan gura du. Esperientziak eta proposamenak batuz, konponbidearen aldeko "gizarte olatua" sortu gura duen ariketa. Hiru lan ildo prestatu dituzte, horretarako, udara arte. Gaur hasiko dute lehenengo lan-lerroa, Durangon. Hainbat artista batuko ditu, gaur, Plateruena kafe antzokian, Milakabilakaren hiru zutabeekin bat egitera: bertsolariak, musikariak, eskultoreak, idazleak…Goizaldera arte iraungo du jaialdiak.

Kultur eragileekin batera prentsaurrekoa izango da 18:00etan, eta, Pirritx eta Porrotx pailazoek jardungo dute 18:30ean. Txan Magoaren txanda izango da 19:00etakoa eta 19:30ean, berriz, bertsolariak arituko dira: Amets Arzallus, Miren Amuriza, Iratxe Ibarra eta Fredi Paia, hain zuzen. Kauta taldeak eskainiko du kontzertua 21:30ean Plateruenean.

Arloz arloko atxikimenduak lortzea da ekimenaren helburua: manifestu bat aurkeztuko dute horretarako eta sukaldari, irakasle, gazte, kirolari, musikari eta beste hainbatengana joko dute, maila pertsonal zein kolektiboan, ahalik eta atxikimendu gehien lortzeko. Eskualdeko lana da bigarrena, Euskal Herri osora ailegatu guran.

Eskualdez eskualde

Martxoaren 3tik aurrera, eskualdeetan erreferentzialak diren pertsonek agerraldi bat egingo dute, gero eskualdeetan Milakabilaka ekimena artikulatzeko, eta, alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialei dei berezia egin die. Eskualdez eskualde ere atxikimendu pertsonal eta kolektiboak lortu gura ditu Milakabilakak.

Azken lan ildoak atxikimendua adierazten duten norbanako guztien irudiak biltzea dauka helburu. Autobus bat ibiliko da herririk herri Milakabilaren mezuarekin bat egiten duenari argazkiak egiten; batez ere, jendea batzeko egunik aproposenak aukeratuko dituzte horretarako: azokak, jaiak, ekitaldiak…

Hilabete barrurako gura lukete prest edukitzea autobusa: hala ere, gaur izango da aukera, Durangon, argazkia egiteko. "Inkestek diotenez gizartearen gehiengoak gainditu gura duela gatazka politikoa, eta horretarako borondatea dutela. Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea errespetatzearen aldeko ei da gizartearen gehiengoa. Zenbaki hotz horiei aurpegiak jarri gura dizkie ekimenak". Argazkiak www.milakabilaka.org web gunean jarriko dituzte. "Herritar denen eskubide denen aldeko" ekimena da Milakabilaka. "Euskal Herriaren aldekoa eta herritarren erabakiaren aldeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!