Arian-arian, goiko postuak hurrean ditu Tabirakok

Anboto 2007ko ots. 2a, 13:19

Zalaparta handirik atera gabe, Tabirako igoera faseko zonalde epelean egonkortu da. Goiko zein beheko postuak antzeko distantziara ditu, baina taldearen jarrera eta konfiantza kontuan hartuta, goranzko bolada iraunkor baten hasieran dagoela dirudi. Defentsa gotorrean eta erasoko erritmo bizian oinarrituz, arian-arian eta paparra goratu gabe, igoera faseko hiru partidetatik bi irabazi ditu, biak etxean.

Zalaparta handirik atera gabe, Tabirako igoera faseko zonalde epelean egonkortu da. Goiko zein beheko postuak antzeko distantziara ditu, baina taldearen jarrera eta konfiantza kontuan hartuta, goranzko bolada iraunkor baten hasieran dagoela dirudi. Defentsa gotorrean eta erasoko erritmo bizian oinarrituz, arian-arian eta paparra goratu gabe, igoera faseko hiru partidetatik bi irabazi ditu, biak etxean.

Joan zen asteburuan, partida trabatuan, Zornotza mendean hartu zuten durangarrek (85-79). Ez zen partida ikusgarria izan; falta ugari, teknikak ere bai tartean, eta erritmo motela: “Partida arraroa izan zen, kontaktu askokoa. Erritmo bizian oinarritzen dugu gure jokua, baina egoerara moldatu behar izan genuen, ezinbestean”, onartzen du Ruben Beneitez TabirakokoArgazkia: Judit Fernandez entrenatzaileak.

Etxea ondo babestuta duena, lasai irten daiteke ehizara, eta Tabirakok dohai bat badu, disziplina da. Norbere uztaia babesten du lehenengo, gero aurkariarena zulatzen saiatzeko: “Talentuan baino defentsa lanean oinarritu dut taldea. Entrenamenduak ere ildo horretakoak dira. Intentsitatez defenditu eta bizi erasotu: hori da taldearen nortasuna”.

Asteburuan atseden hartuko dute. Hurrengo lehia gaur zortzi dute Padura taldearen kontra. Arrigorriagakoak multzoko oilarrak dira Consmetal-ekin batera, eta partida zaila aurreikusten du Beneitezek: “Talde gogorra da. Bost-sei jokalari beterano dituzte, mugikortasun handikoak eta uneoro zer egin badakitenak”.

Horregatik, igoera fasea ederto hasi arren talde oso gogorrak daudela badakielako, durangarren entrenatzaileak ez du helbururik zehaztu nahi: “Partidaz partida borrokan jarraitzea da gure helburua”.

Emakumeak bikain


Gizonezkoak bolada gozoaren hasieran badaude, emakumeak muinean bertan daude. Azken zazpi partidetatik bost irabazi dituzte, eta atzeko postuetatik irten dira. Joan zen asteburuan UPV Alava azpiratu zuten doi-doi (70-67). Oro har, ez zen durangarren denboraldiko partidarik onena izan, baina haizea alde dagoenean… Bihar Getxo bisitatuko dute, garaipen kopuruari dagokionez Tabirakorekin berdinduta dagoen taldea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!