Titulazio ofizial berriak zabaldu dituzte institutuan

Anboto 2007ko ots. 1a, 11:27

Mendi-kiroletako eta Eskaladako Teknikari titulazio ofizialak eskuratzeko araubide bereziko irakaskuntzak zabaldu dituzte Durangoko Frai Juan Zumarraga Institutuan. Otsailetik martxora bitartean izango dira sarbide-probak, eta izena emateko epea zabalik dago otsailaren 23ra bitartean. Institutuan izango dira probak, jakin eragin dutenez.

Azaldu dutenez, institutuko Gorputz Hezkuntzako irakasleek, kirol-teknikari izateko ikasketok hezkuntza arloan garatu eta normalizatu behar zirela ikusita, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailera jo zuten ardura agertzeko. "Ardura bera agertu ziguten eurek ere, eta institutuaren ezaugarriak —ingurunea, irakasleak, kokapena…— eta ikasketa eskaintza aztertuta — Gorputz Hezkuntzako Erdi Mailako eta Goi Mailako moduluak ditu ikastetxeak—, Mendi-kiroletako eta Eskaladako Teknikari titulazio ofiziala garatzea proposatu genuen. Jaurlaritzako zentroetako zuzendariak horretarako baimena eman du".

Ikastetxetik adierazi dutenez, proiektua institutua ikastetxe "integrala" izateko "lehenengo pausoa" izan litzake. "Hurrengoa langileak berton trebatzea litzake; izan ere, Hezkuntza Sailari dagokio kirol arloko langileak formatzea eta eguneratzea. Horrela, orain dauden titulazio guztiak arautu egingo lirateke, Europan egiten den legez". Nabarmendu dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) “erreferente” izango da, irakaskuntza publikoan, Frai Juan Zumarraga kirol teknikari izateko titulazioak bideratzen.
Informazioa: 94 681 77 30 / 73 25 telefonoan edo honako helbideotan: 015307aa@hezkuntza.net / kiroleskola@yahoo.es.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!