Bake prozesua bultzatzeko, elkarteetako kideei deia

Anboto 2007ko ots. 1a, 11:33

Bake prozesua bultzatzeko ekimenak garatu guran, Durangaldeko elkarteetako hainbat kideri deitu luzatu die, gaur, Pinondo Etxean, 19:00etan izango den batzarrean parte hartzera.

Bake prozesua bultzatzeko ekimenak garatu guran, Durangaldeko elkarteetako hainbat kideri deitu luzatu die, gaur, Pinondo Etxean, 19:00etan izango den batzarrean parte hartzera.

Herritarrei zabaldutako deia da; izan ere, jakitera eman dutenez, "bake prozesua bultzatzeko alderdi politiko eta sindikatuak albo batera utzita, Durangaldeko herritarrak antolatu beharrean" daudela uste dute. Azaldu dutenez, "azken egunotako politikarien desadostasunak eta ETAren atentatua dela-eta bake prozesua atzera doala dirudi, edota apurtzeko zorian dagoela. Hala ere, politikarien artean konpontzeko zailtasunak egon arren, herriaren nahia oso argia da: bake prozesuak jarraitzea premiazkoa da".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!