Landakok II. Aukera Azoka hartuko du

Anboto 2007ko ots. 1a, 11:16

Durango eta Iurretako Dendak merkatari elkarteak prest dauka, dagoeneko, II. Aukera Azoka. Otsailaren 9an zabalduko ditu ateak Landako erakustazokan batutako azokak eta, hilaren 11ra arte, merkatariek gordeta dituen makina bat gai ikusi zein erosteko aukera izango dute hurreratutakoek. Oinetakoak, arropa, kiroletarako gaiak, bitxiak, etxerako tresneria, betaurrekoak… izango dira, bidaiak edo dekorazio-objektuak ez eze.

Azokak iraun bitartean, ardao dastatzeko aukera edo auto erakusketa ez eze, kultur ikuskizunak ere izango dira. Hilaren 10ean, txotxongilo ikuskizuna izango da, 17:30ean; 11an, berriz, Klaketa antzezlana aurkeztuko du Hortzmuga taldeak, 17:00etan. Ludoteka, umeentzako tailerrak eta kafetegia ere egokituko dituzte.

30 merkatari

Barikuan, 17:00etatik 21:00etara izango da zabalik; zapatuan eta domekan, berriz, 10:00etatik 14:00etara ere bai. Domekan, 19:00etan itxiko dute; ordu erdi lehenago Urduñako bainuetxean pertsona birentzako asteburua egingo dute zotz. Aurten, 30 merkatarik parte hartuko dute (iaz, 21 izan ziren) eta arrakasta izango duela uste dute: "Aukera azoken sasoia hasiko da. Gainera, iaz, bisitari zein salmenta aldetik, arrakasta itzela izan zen. Zaila da zenbatzea, baina, 12.000-14.000 lagun batuko ziren".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!