Trena lurperatzeko lanetan dihardu-eta hor Altuna eta Uria enpresak, TECSA enpresarekin Arratzu-Ubarrundia-Legutio zatian (obretan lehenengoa) ari dena, hain zuzen: "Une honetan horiek direlako Euskal Herriarentzat horren eragin sozial, ekologiko eta ekonomiko kaltegarriak izango dituen egitasmoaren eraikitzaileak ".

Arrasate-Elorrio zatia (4,4 km) Obras Subterraneas S. A. enpresak egingo du 33,5 hilean eta 69,7 bat milioi euroko aurrekontuarekin; eta, Abadiño-Elorrio (3,52 km) Balzola S.A., Construcciones Moyua S. L. eta AZVI S. A. enpresek, 21 hilean eta 50,7 bat milioi euroren truke. Eragingo dituen kalteetariko batzuk be nabarmendu dituzte: "Abadiño-Durango zatian hiru hondakindegi aurreikusten dira. Elorrio-Arrasate zatian, berriz, tunel bi: bata Udalaitz zeharkatuko duena (3.160 m) eta, bestea, Karraskainekoa (410 m). Lur mugimenduok lurrazpiko urei aurreikusi ezineko kalteak eragingo dizkio".
Mobilizazioak
Azaldu dutenez, "enpresok Amalurra suntsituz, herritarren borondatearen gainetik, beharrizan sozialetarako izan daitekeen diruarekin, globalizazio eta deslokalizazio ekonomikorako baliogarri den proiek

Otsailaren 2a, AHTaren aurkako mobilizazio eguna izango da. Geldialdiak izango dira irakaskuntzan goizean eta elkarretaratzeak, 19:00etan, Durango, Abadiño eta Elorrion; otsailaren 3an, barriz, San Blas egunez, Abadiñon manifestazioa deitu dute, 17:30ean. Bestalde, Elorrioko Gaztetxean, hilaren 6an, 19:00etan, izango den asanbladan parte hartzera deitu dute.