Merkatal ganbara “ondo” hartu dute

Anboto 2007ko urt. 23a, 17:47
Durangaldeko Behargintzak eta Bilboko Merkataritza Ganbarak joan zen azaroan abiatutako Merkatal Ganbararen Durangaldeko Ordezkaritzak harrera ona izan du eskualdean, arduradunen berbetan.
Durangaldeko Behargintzak eta Bilboko Merkataritza Ganbarak joan zen azaroan abiatutako Merkatal Ganbararen Durangaldeko Ordezkaritzak harrera ona izan du eskualdean, arduradunen berbetan.

Antolatutako jardunaldi biek — Familia enpresa eta Lurzoru kutsatuen zuzenketa— partaidetza “polita” izan dute, 70 pertsona eta 60 bat enpresa ordezkatuz. Behargintzaren bitartez, Bilboko Merkataritza Ganbarak eskainitako Leihatila bakarra zerbitzua ere 10 bat enpresek (industria eta zerbitzuetakoak) erabili dute, hainbat zalantza agertuz: diru-laguntzak, ingurugiro arlokoak, harreman komertzialak, kudeaketa…

Hasi den urteari begira, beste hainbat ekitaldi prestatzen dihardute: ingurugiroa, legedi berriak, eta, enpresek premia duten arloen inguruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!