Joan zen urte amaieran hasi zituzten Jaurlaritzako Osasun Sailak agindutako baldintzak betetzeko egokitze-lanak, eta asteon amaituko dituzte azken ukituak. Guztira, 250.000 euro inguru —obra zibila eta makinaria berria— behar izan dituzte horretarako. Osasun-ikuskapena eta lehenengo probak, otsailaren 5eko astean hasiko dituzte, eta, “apurka-apurka normaltasunera bueltatzea” espero dute.
Helburuak
Agindutako baldintzak eta beste batzuk bete dituztela nabarmendu dute; helburuak betetzeko "egoki" eta "premiazkoak". Hiltegiaren kudeaketa eta aitatutako lanak ordaintzeko autosufizientea izatea da helburua; era berean, "gertuko zerbitzua, eskualdekoa eta momentuko eta zonaldeko eskaerei" aurre egingo diena. 2006ko ekainean eman zuten hiltegiaren kudeaketaren ardura lehiaketa bitartez. Gero, premiazko lanetarako finantzazio bila jardun dute.
Lea-Artibai, Mungialde, Arratia-Durangalde eta, oro har, Bizkaia osoan, 180 establezimenduri aurreikusten dute zerbitzua ematea. Hilean 600 buru jasotzea da helburua,
