
Joan zen zapatutik, zabalik dago Zumalakarregi kalea ibilgailuentzat. Juan Jose Ziarrusta alkateak azaldu duenez, azken ukituak falta dira San Agustinaldetik Ermodora arteko hirigintza lanak amaitzeko: lurpeko zaborrontziak martxan jartzea, eta, arbola eta jarleku batzuk ipintzea, esaterako.
Hala ere, ibilgailuentzako “trabarik” ez zegoela ikusita, zabaltzea erabaki dute. Ezkurdiko lanak amaitzearekin batera egingo da inaugurazioa.