
INEMeko Formazioa eta Lan-munduratze Plangintzaren barruan garatu da ekimena, Durango Baiko kideek euren negozioen logistika kudeaketa hobetzera agertutako ekintza zehatzen beharrari erantzuteko.
Komertzio administrazio tekniketan, datu-baseen kudeaketa aurreratuan, komertzio gestiorako aplikazio informatikoetan eta biltegiratze-teknika administratiboetan jaso dute formazioa. Hiru lagunek establezimendu banatan dihardute praktiketan, eta laugarren batek Durango Bai elkartean. Iaztik, elkarteak berak bultzatutako Merkataritza egitasmoan dihardu horrek: Durango, Iurreta eta Abadiñoko zerbitzuen sektorea eta komertzioa hobetu asmoz "ideia laborategi" bat sortzea gura dute.
Alde guztiek ekimenak dituen onurak nabarmendu dituzte.