Auzo-kexak %70,6 igo dira Udaltzaingoan, 2006an

Anboto 2007ko urt. 23a, 14:41
Batez beste, egunean, 26 jazoera batu ditu, 2006an, Udaltzaingoak, Juan Jose Ziarrusta alkateak jakitera eman duenez. Auzo-kexak izan dira nagusi: 2005ean baino %70,6 gehiago, 1.066; batez be, ibilgailuen geratzeekin (236), auzo-liskarrekin (219), ostalaritzarekin(88) eta gazteen lokalekin (45) lotuta. Arrazoitu duenez, "asko hobetu da telefono arreta", eta herritarrek geroago eta gehiago jotzen dute Udaltzaingora: "Asko eragin da herritargoaren laguntzaren beharrean ere".

Ondoezik zeuden 408 pertsona artatu dituzte, 2005ean baino %108 gehiago; ostalaritza establezimenduetan, berriz, 48 arau-hauste akta zabaldu dituzte, %68,4 gutxiago; pertsonen segurtasunarekin lotutako 35 jazoeratan esku hartu dute, 2005ean baino %39,7 gutxiago; eta ondarearekin lotutako jazoerak —lapurretak, kalteak…—, berriz, 246 izan dira, iaz baino %2,4 gutxiago.

Jakitera eman dutenez, 4.102 trafiko salaketa jarri dira eta 184 istripu izan dira; gehienak, Askatasun Etorbidean (18) eta Landako Etorbidean (12): "Euskadi iturriko biribilgunean izaten dira asko; ausartegi gidatzeagatik, batez be". Auzitegietara 157 txosten bideratu ei dira, 2006an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!