EB-Berdeak taldeak argitu dauenez, "alkateak berak ere dioen moduan behar baino abiadura handiagoan, eta batzuetan era ausartegian, gidatzen den errepide horretan", zeintzuk lan aurreikusi dituzten eta noiz hasiko dituzten jakin gura dute.
Hainbat argibide
Durangoko alkate Juan Jose Ziarrustak aurreratu ditu argibide batzuk: Izurtzatik Durangorako sarreran biribilgunea egingo ei dute, noiz hasiko diren argitzerik izan ez duen arren; hala ere, Udala beharrezko lurrak kudeatzen hasita dago. Garraio eta Herri-lan diputatu
ak azken istripu larria eta gero adierazi zuenez, aurrekontua ere zehaztu dute: "San Roke kaletik saihesbidera sartzeko tartean argiteria lanak aurrera doazela esan digute, eta Iurretatik Santa Apoloniara sartzeko biribilgune txiki bat egingo dutela", adierazi du Ziarrustak. Iurretari dagozkio, bestalde, A-8 autobideko ordainlekuaren aurrean egingo dituzten aldaketa "nabarmenak". Gaia era zabalean aztertu ei dute: "Saihesbidea Durangoren arazoa da, baina, Abadiñon hasi eta Iurretan amaitzen da", esan du Ziarrustak; Iurretatik igarotzean, N-634ko semaforoak ere kendu gura ei ditu Aldundiak, biribilgunea egiteko.
Bestalde, San Roke eta Momotxo batuz eraikitako oinezkoentzako pasarela laster zabaltzea itxaroten dute: "Momotxo inguruko hiru baserriei egingo die mesede; eta mendira doazenei".