LED teknologiadun 97 semaforo gehiago jarri dituzte

Anboto 2007ko urt. 16a, 11:26
Gaur egungo semaforoetan erabiltzen den ohiko teknologia LED diodoen bitarteko teknologiarekin aldatzen hasi ziren joan urteko otsailean. Guztira 40 semaforo aldatu zituzten. Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) arteko hitzarmenaz baliaturik ekin zien lan horri Udalak. Uriko semaforoak aldatzeko diru-laguntzak lortu zituzten horretarako. Orain, berriz, beste 97 semaforo aldatu dituzte.

Azaldutakoaren arabera, LED diodoen bitarteko teknologia "askoz eraginkorragoa" da; izan ere, % 85-90 bitarteko energia aurreztea suposatzen du. Jakitera emandako datuen arabera, 137 semaforoen aldaketak atmosferara CO2aren 35Tn igorpen baxuagoa egitea suposatuko du ingurumen-aurreztean. Era berean, urteko 15.000 euro inguruko (gaur egungoarekiko %47a) aurrezpen ekonomikoa.

Udalak, EEErekin batera, 60.000 euro inguruko inbertsioari egingo dio aurre. EEEk %50eko diru-laguntza lagundu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!