Ezker Abertzaleak EAJren kanpaina salatu du

Anboto 2007ko urt. 15a, 11:23

Durangoko Ezker Abertzaleak azken asteotako gertakarien haritik EAJaren kanpaina salatu du. Ander Gorrotxategi zinegotzi jeltzalearen aurkako erasoa aitatu dute besteak beste, esanez EAJk ez diharduela "garbi jokatzen".

Ohar baten, "lotsagarritzat" jo dute, Gorrotxategik taberna baten izandako liskarraren "erantzukizuna" euren gain botatzea. Zerikusirik ez dutela eta ez dutela "ezelango borrokarik babesten" diote, gaineratuz, "desgastea lortzeko" erabili dela: "biolentzia jaso duen herritar lez baldintza gabeko elkartasuna du".

Aitatutakoa, Azokan gertatutakoak edo Olentzerok AHTaren aurka Batzokian egindakoa, "hiru gertakari desberdin" lez ulertzen dituzte: "Zentzu politiko baxukoa da, horiek beste batzuekin batera, EAJk uda taldeei aurkeztutako idatzian lez, irakurketa sinple eta interesatuan salatzea". Durangoko arazoei aurre egin eta konpontzea dute "borondate" diotenez, "ezinbestekoa joaz" arazoen "benetako iturburuak" bilatzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!